sábado, 2 de junio de 2007

Ipuin didaktikoak

Batzuetan oso zaila izaten da umeen galdera batzuk erantzutea ( umeak nondik datozen, zergatik dagoen jende azala kolore desberdinetakoa duena, etab ) nahiz eta erantzuna jakin. Baina nola azaldu ume bati kontzeptu horiek harentzako ulergarri den modu batean?

Ipuin didaktikoak erabiliz.

Liburu mota hauetan, hezitzaileei eta gurasoei azaltzeko zailak iruditzen zaien gaik jorratzen dira. Hau da, arazoak sortzen dituzten gai horiei erantzuna ematen die eta, gainera, umeek ulertzeko modu zehatz eta errez batean azaltzen dituzte. Horrela umeen zalantzak argi gelditzen dira eta gurasoek zein hezitzaileek ez dute pentsatu behar zelan azaldu behar dioten ume txiki bati arazo korapilotsu bat.

Horrez gain, umeentzako mingarriak izan daitezkeen gaiak naturaltasunez eta modu egoki batean azaltzen dira. Adibidez, ume txiki baten gurasoak dibortziatzen badira, egoera hori mingarria izango da umearentzako. Baina liburu mota hauetan, gurasoen banaketa "txollo" bat balitz bezala agertuko da. Hau da, ume ikasiko du bere gurasoak ez direla berriro elkarrekin biziko baina bera bi etxe edukiko ditu, opari gehiago jasoko ditu, etxe batean bestean egiten ez dituen gauzak egiteko aukera izango du, etab. Orduan, umearen kezkak eta zalantzak argituko dira eta egoera mingarria beste ikuspegi batetik ikusiko du.

Liburu mota hauek 3-12 urte bitarteko umeentzat zuzentzen dira eta oso gai desberdinak lantzen dituzte: sexualitatea, berdintasuna, harreman pertsonalak, adiskidetasuna, etab.

Mota honetako ipuinen bat eskuratu nahi baduzue, www.wapoa.net gunean aurkitu ditzakezue ( ordaindu behar da ).

Ondoren, guztiz didaktikoa ez den ipuin bat ipiniko dut baina oso hantzekoa da. Espero dut zuen gustukoa izatea.

Ipuina: Nire ama gaixorik dago

Haurrentzako ipuinak

Ipuinen mundua oso zabala da. Edozein gairi buruzko liburuak aurkitu ditzakegu: munduko objektu arraroenari buruzko libururren bat, animalirik handienaren libururen bat, inoiz gertatu ez diren gertakariei buruzko liburu bat, etab. Seguru aski burura etortzen zaigun gairik arraroenari buruzko libururen bat idatzita egongo da. Liburuekin mundu zoragarrietara joateko edo abenturazko istorio zoragarri baten pertsonaia izan dezakezu. Ipuinak irakurtzean gure irudimena piztu egiten da, eta gure bibitzako arazoetaz ahaztu egin ahal gara... ordu batzuetan behintzat. Horregatik, ekintza ona izaten da ume txikiei liburuak irakurtzea eta haien barruan liburuak irakurtzeko zaletasuna piztea.

Haur Hezkuntza geletan ipuin asko lantzen dira, umeek garapen ona edukitzen laguntzen dutelako eta haien gustuko ekintza bat delako.

Izan ere, ipuinak umeen irudimena lantzeko tresna ezin hobeak dira. Umeek ipuin bat entzuterakoan, haien burua istorioan sartzeko aukera izaten dute eta, horrela, haien irudimena lantzen dute. Gainera, hizkuntza lantzeko eta umeek bokabulario handitzeko oso baliagarriak dira ipuinak.

Badaude betidanik kontatu izan diren ipuinak eta ipuin berriak baina, nire ustez, antzinako ipuinak dira gaur egungo ipuinak baino askoz ere politagoak.

Ondoren, interneten eskuragarri dauden haurrentzako aproposak diren ipuin batzuen zerrenda ipiniko dizuet:

Eta amaitzeko bideo bat ipiniko dut. Bideoan agertzen da irakaslea bat 3 urteko gela batean ipuin bat kontatzen.



Dependentzi Lege Berria

Gaur egun boterean dagoen gobernua, urritasunak dituzten pertsonen aldeko lege berri bat atera dute. Gertakaria hau oso garrantzitsua iruditzen zaidanez, lege berri honi buruzko informazioa emango dizuet ondoko testua. Horretarako galdera batzuk planteatuko ditut eta hauei erantzun zehatza eta ulergarria ematen saiatuko naiz.

Zeintzuk dira bete behar diren betekizunak lege berri honen laguntzak jasotzeko?

  • Espainiako nazionalitatea eduki behar da

  • Espainiako estatuaren barruan bizi behar da

  • Mediku batzuez osatutako talde bat laguntza eskuratu nahi duen pertsona dependientea dela ziurtatu behar du

Zer da dependientea izatea lege honen arabera?

Eguneroko bizitzan ezinbesteko gauzak laguntza barik egin ezin dituen pertsona dependientea da.

Zeintzuk dira eguneroko bizitza horietako ezinbesteko gauzak?

  • Higiene pertsonala

  • Etxean egiten diren ohiko ekintzak

  • Beharrezko mobilitatea

  • Pertsonak eta objektuak bereiztea eta ezagutzea

  • Orientatzeko kapazitatea izatea

  • Ekintza errezak ulertzeko eta egiteko gai izatea

  • etab.

Dependentzia duten pertsonek nolako laguntza eskuratu dezakete?

  • Zerbitzu mota desberdinak, haien herrietako gizarte zerbitzu batzuk, hain zuzen ere

  • Zerbitzu horien eskurapena ezinezkoa bada, diru laguntza jasoko zuten

  • Kasu konkretu batzuetan, diru laguntza jasoko zuten pertsona ez profesionala den pertsona baten laguntza edukitzeko. Adibidez, familiako kide baten laguntza edukitzeko

Ze zerbitzu mota eskuratu ahalko ditu pertsona dependiente batek?

  • Dependientzia egoerak aurreikusteko zerbitzuak

  • Tele-asistentzia zerbitzuak

  • Etxebizitzarako laguntzarako zerbitzuak

  • Egunez eta gauez egoteko zentruen zerbitzuak

  • Residentzietarako arreta zerbitzuak

Ze motatako diru laguntzak lortu dezakete?

  • Familiako giroan laguntzeko eta pertsona ez profesionalak ordaintzeko diru laguntza

  • Eman ahal ezin den zerbitzu baten balio ekonomikoa eskuratzea

Zelan baloratuko da pertsona bakoitzaren dependentzi maila?

  • Lehenengo maila: Dependentzia moderatua: gutxienez egunean behin eguneroko ekintza arrunt bat egiteko laguntza behar duten pertsonek

  • Bigarren maila: Dependentzia gogorra: eguneroko ekintza arruntak egiteko behin baino gehiagotan laguntza behar duten pertsonek, baina ez dutenak behar pertsona bat haiekin egoteko egun guztia

  • Hirugarren maila: Izugarrizko dependentzia: pertsona batek haiekin egun guztian egoteko beharra dutenek

oharra: maila bakoitzeko bi kategoria egongo dira, pertsonaren bakoitzaren dependentzi mailaren arabera.

Zelan ebaluatuko da pertsona bakoitza ze laguntza behar duen?

  • Hasteko, laguntzak eskuratu nahi dituen pertsona edo bere ordezkaria laguntza horiek eskuratzeko nahia adierazi behar du

  • Komunitate Autonomo bakoitzeko mediku taldeak pertsona dependientearen balorazioa egingo du. Horretarako, pertsona horren osasunaren eta inguru hurbilaren informeak kontutan hartuko ditu. Balorazioa egin ondoren, pertsonaren dependetzi maila ezarriko du eta maila horrekin eskuratu ahal dituen laguntzen zerrenda elaboratuko du.

  • Momentu horretan egiten da pertsona bakoitzarentzako programa indibiduala, bakoitzak behar dituen laguntzak eskuratzeko

Haur Kantak

Haur Hezkuntzan haurrekin kanta asko lantzen dira, baina zertarako dira onuragarriak kantak?

Hasteko, abestien letra ikastea umeen oroimenaren garapenerako baliagarria izaten da, zeren eta umeek abestiaren letra entzun eta ikasi behar dute, eta gero, abestiaren letra gogoratu behar dute gelan kantatzeko edo etxean gurasoei irakasteko, adibidez. Gainera, abestia dantza edo mugiemnduren bat badauka, haiek mugimendu horiek ere ikasi beharko dituzte. Orduan, oroimena lantzeaz gain, psikomotrizitate astuna zein fina landu egiten dute eta haien gorputzen kontzientzia gero eta gehiago barneratzen dute. Mugimendu horiek ere haien espresibitatea lantzeko eta emozioak transmititzen ikasteko baliagarri suerta daitezke.

Oroimena eta gorputz jarrera lantzeaz gain, abestiekin ere hizkuntza lantzen da. Abestian letrak ikasten dutenean, hitz berriak ikasteko aukera izaten dute eta haien esanahia ikasten dute. Horrela, umeen bokabularioa handitzen joaten da, eta umeek abesten dutenean hitz egin behar dutenez, haien ahozkera eta haien ahozko hizkuntzarekiko trebetasun maila handitu egiten da.

Beste aldetik, abestiak ikasita haien herriko kultura eta ezaugarriak aztertzeko eta ikasteko aukera izaten dute. Euskal Herriko abesti zaharrak ikasten badituzte, adibidez, haien herriko tradizioak ikasiko dituzte eta nagusiak egiten direnean, haien seme-alabei abesti berak irakasten badiete, kultur transmizio bat egongo da belaunaldiz belaunaldi. Horrela, antzinako kontuak, ohiturak eta kantak ez dira inoiz galduko.

Amaitzeko esan beharra daukat umeentzako kantatzea eta musika entzutea ariketa dibertigarria iruditzen zaiela. Gehienak oso ondo pasatzen dute abesterakoan eta asko gustatzen zaie dantza egitea eta abesti berriak ikastea. Beraz, umeen garapenerako ona den ekintza bat haien gustukoa izaten da eta, horregatik, nire ustez, ez da inoiz galdu behar Haur Hezkuntzan abestiak lantzeko ohitura.

Zuen iritzia berdina bada hemen uzten dizuet abestien izen batzuk eta titulu bakoitzaren gainean sakatuz gero, agertzen den web orrian, abestia entzuteko aukera izango duzue. Gainera, abestiak umeek abesten dituzte.

Hona hemen abestiak:




viernes, 1 de junio de 2007

Down sindromea

Zerk eragiten du Down sindromea?

Giza gorputzean 10 bilioi zelula daude, bakoitzaren muinean 46 kromosoma biltzen dira, 23 bikote alegia. 21. parean 2 kromosoma egon beharrean, 3 daudenean sortzen da Down sindromea, hau da, 47 kromosoma dituztenean. Anomalia honekin jaiotzen diren umeek probabilitate gehiago dute hainbat gaixotasun izateko: Leuzemia, Alzheimer, bihotzeko gaitzak... aldiz, Down sindromea dutenek tumore solidoak izateko aukera gutxiagoa dute, 21. kromosomak tumoreak suntsitzeko proteina baten genea kodetzen duelako.

Sindrome hau duten pertsonak dituzten ezaugarri fisiko amankomunenak hauek dira: altuera “media” baino txikiagoa da, garapen psikomotorea motelagoa dute, begi luzangak dituzte, gainera, garapen kognitiboa ere motelago garatzen zaie.Aipatzekoa da, orain dela urte batzuk arte, emakumeari erditzeko sasoia heltzen zitzaion momentura arte, ezin genuela jakin fetuak Down Sindromea izango zuen ala ez, orain aldiz, haurdunaldiaren lehenengo fasean jakin genezake. Honen abantaila da, gurasoek arazoaz kontzientziatzeko denbora gehiago dutela eta gure ustez, alde txarra edo gogorrena, umea eduki nahi izatearen edo ez izatearen erabaki zaila hartzea izango litzateke.




Kromosomen irudia

Hezitzaileen jarrera:

Guraso, irakasle eta orokorrean, hezitzaileen jarrera honako hau izan beharko litzatekeela ondorioztatu dut:

Gurasoen inplikazioa erabakigarria da seme-alabentzat. Eskolan igarotzen duten denboraz gain, gurasoekin egoten dira batez ere, eta oso garrantzitsua da hauek haurrak estimulatzea, motibatzea eta bultzatzea. Zergatik? Eskolan gauza batzuk ikasten direlako, baina etxean, eskolan irakasten ez diren beste gauza asko ikasten dituztelako. Zenbait gurasok uste dute haien umeen hezkuntza guztia eskolan bakarrik ematen dela eta ez dizkiete etxean eman beharreko zenbait balore garrantzitsu barneratzen irakasten.

Jarraitzeko, ez dute haurra, egin nahi ez dituen gauzak egitera behartu behar ezta haurraren esaldiak amaitu behar, honek hitz egiten duenean, bukatu arte entzun behar zaio, aurpegi arrarorik jarri barik, bere esposizioa eten barik... bestela, urduri jarriko da eta arreta galduko du. Gainera, gai honi buruz hitz egiten dugun edozeinekin, tentuz ibili behar dugu; pertsona mindu dezakegulako.

Aurrera egiteko, neska-mutil horien garapena geldoagoa dela jakina da; baina zenbait alderdiri dagokionean (memoria, arreta, lengoaia...), beren ikaskuntzak ezaugarri erritmo desberdinak izango ditu. Dena dela, beste alderdi batzuekin zerikusia duen garapena beren adin kronologikoari dagokiona izango da (jakin-mina, interesak, beharrak...). Hori dela eta, ez ditugu neska – mutil gazteagoekin erkatu behar, nahiz eta, test estandarren bidez neurtuz gero, beren adin mentalak gazteago horien kidekoak izan. Azken hau, kasu batzuetan gertatzen da; hau da, anomalia hau duten ume batzuek, adin gutxiago duten umeen klaseetan ikasten dute.
Klasean egiten diren ariketei dagokionez, zenbait kasutan berdinak izango dira, baina, beste kasu askotan haiei egokituak izango diren ariketak egingo dituzte, ariketa hauek hain zuzen ere, irakasleak bereziki prestatuko ditu, umearen ezaugarri guztiak hasieratik kontutan hartuz.


Adimen emozionala

Adimen emozionala emozioak bizitzen ikastea esan nahi du. Hau da, gure emozioak eta sentimenduak ondo neurtuz eta disfrutatuz asko ikasi ahal dugula.

Betidanik esan ohi da emozioak erakustea jende ahulen kontua zela eta ez zela, adibidez, kalean negar egin behar edo haserrea adierazi behar. Gainera, mutilek ezin zutela negarrik egin esaten zen, emakumeek bakarrik negar egiten ahal zutela. Horrelako gauzak ume bati esatea ez zen ona izaten haien garanerako eta haien arreman emozionalentzako. Izan ere, umeek negar egiteko beharra sentitzen dute zer edo zer mingarria suertazen zaionean, eta negar egin ondoren askoz lasaiago gelditzen dira. Horrez gain, jarrera matxista bat garatzeko probabilitate gehiago edukitzeko aukera izaten dute, emakumeak ahulak eta negartiak direla pentsatzen dutelako.

Hemen dago adibide bat ikusteko nola ume bakoitza bere emozioak espresatzeko aukera izan behar duen.





Gaur egun jakin da emozioak oso onak direla umeen garapenerako eta helduen ongizaterako ere bai. Gero eta ekintza gehiego eskeintzen dira emozioak lantzeko eta, horren arabera, estresa eta osasunerako kaltegarriak diren beste emozio batzuk lantzeko eta kentzeko.

Ekintza horien artean famatuena risoterapia deitutakoa da. Ariketa honen helburua, barre egiten estresarekin eta umore txarrarekin amaitzea da. Gero eta jende gehiago apuntatzen da horrelako ekintzak egitera eta oso baliagarriak direla esaten dute.

Hala ere, emozioekin kontu handiz ibili behar da eta behar diren moduan kontrolatu behar dira. Horretarako pausu hauek jarraitu behar dira:

  • Emozioak ez direla ez onak ez txarrak jakitea
  • Seinale emozionaleei adi egotea
  • Aztertu behar da ze situazio eragin duen emozio horiek
  • Sentimendu bakoitzari bere izena ipintzea
  • Emozioak fisikoki adierazi
  • Sentimendu horiek sortzen diren momentuan deskargatu

Pausu hauek jarraituz gure sentimenduekin erosoago sentituko gara eta gure osasuna ez da kaltetuta ikusiko.

Hezkuntza Premia Bereziak


Hezkuntza premia bereziak dituzten umeak adimen urritasunen bat daukatela esan nahi du. Hau da, ikasteko zailtasunak dituzten umeak. Urritasunak fisikoak zein adimen urritasunak izan daitezke. Urritasun horiek direla eta, ume horiek hezkuntz berezi bat behar izaten dute eta haientzako egokiak den programa edo curriculuma egitea ezin bestekoa da.

Urritasunetaz hitz egiten dugunean, gehien bat adimen urritasunetaz hitz egiten dugu: erretraso mentala duten haurrak, Down sindromea edo hantzeko gaixotasunen bat duten haurrak, ez-gaitasun fisikoren bat duten haurrak, etab.

Ez-gaitasun fisikoak dituzten haurrak ere hezkuntza premia bereziak behar dituzte. Hau da, itzuak direnak, gorrak direnak, ezin dutenak ibili, hitz egin ezin dutenak, etab. Pertsona hauek ere, beraientzako egikoak diren ikasketa mota eduki behar dituzte eta, horretarako, politikariak funtzinatzen dauden lege batzuk egin dituzte.

Horrez gain, urritasunak izaten dituzten pertsonak diru laguntzak eta beste motatako laguntza batzuk izaten dituzte gobernuaren partez. Euskal Herrian jaoitzen eta bizi diren pertsona ez.gaituak Eusko Jaurlaritzatik jasotzen dituzte laguntza gehienak.

Beste aldetik, badaude erakunde batzuk urritasunen bat daukaten pertsonek lan egiteko ala ikasteko edo jolasteko, baina batez ere, haien urritasunak dituzten beste pertsonekin egoteko aukera ematen dituztenak. Euskal Herrian horretarako lan egiten duten erakunde batzuk ondokoak dira: